HURRENGO DEIALDIAK

 

arrigorriaga_asieralbizua_saludoalkate

Topaketa birtualak komunikatzeko era berriak eskaintzen ditu. Arigorriaga Zabaltzen plataformak sustaturiko ekimen hau herritar guztientzat zabalik dago, eta administrazioa auzotarrei gerturatzea du helburu.

Nahi duten guztiek galderak egin ahalko dizkiote alkateari, zuzenean, hark erantzun ditzan. Kasu honetan, konexioa irekia izango da: Arrigorriagako egoiliarrek nahiz Arrigorriagatik kanpo bizi direnek parte hartu dezakete, baina udalerriari buruzko galderak eginez, betiere.

Zuzenean konektatzeko aukerarik ez dutenek edota topaketa egunera arte itxaron nahi ez dutenek web-orri honetako behealdean utzi ditzakete galderak. Galdera horiek gorde egingo dira, gero zuzeneko topaketan erantzun ahal izateko.

Galderen erantzun guztiak webgunean egongo dira ikusgai, Aurreko Topaketa Birtualak izeneko atalean; modu horretara, zuzenean jarraitzeko aukerarik izan ez dutenek ere alkateak zer erantzun duen jakin ahalko dute.


Zabaldu deialdi hau eta anima zaitezte parte hartzen.

Itxaroten zaitugu!