2016/06/24

Higiezinen gaineko zergek izandako katastro-balioen aldaketen ondorioak minimizatuko ditu Udalak

-

Bizkaiko Foru Aldundiak katastro-balioen berrikusketa egin du 40 urte eta gero, eta horrek eragin zuzena dauka ondasun higiezinen gaineko zergan (OHZ). Hori dela eta, Arrigorriagako Udala udalerriko herritarren kontribuzioan berrikusketa horrek izango dituen ondorioak ahalik eta gehien murrizteko saiakera egiten ari da.

Katastro-balioa ez da denbora luzean berrikusi eta Arrigorriagaren kasuan, batez beste, % 508,76an igo da, hau da, 115.278097,55 eurotik 586.494.135,90 eurora pasa da. Zehazki, bizitegi-erabilera duten ondasunen katastro-balioa % 806,58 handitu da; hots, horren balorazioa 58.158.751,36 eurotik 469.088.020,84 eurora pasa da.

Gorakada handi horren aurrean, gobernu-taldea tasak beherantz egokitzen saiatu da. Horretarako, zerga-bilketaren zenbatekoak aurreko urteetakoen antzeko kopuruetan mantentzeko proposamena egin du. Gaur egungo tasa, foru-arauak ezarritako % 0,02 eta % 0,60 bitartekoaren arabera, 1,3230 da balio guztietarako, eta hori aldatzea planteatu dute, hain zuzen ere, honako balio hauek ezarrita: 0,1635 tasa orokorrean, 0,2500 merkataritza-erabileran, 0,9160 industria-erabileran eta 0,4175 bizitegi- eta gainerako erabileretan.

Higiezin zaharrek jasan dute aldaketarik handiena. Arrigorriagan, gaur egun, 10.353 OHZ ordainagiri izapidetzen dira guztira; horietako 4.583, hau da, % 51, beheratuko dituzte eta 4.325, 48, hau da, % 48,55, igoko dituzte. Bestalde, esan beharra dago 8.660k, hots, % 83,65ek, 0 eta 50 euro arteko aldaketa pairatuko dutela soilik. Tarte hori urtean 0 eta 100 euro bitarteko aldera handituz gero, balioen % 92,54ri eragingo die, 9.581 ordainagiri, alegia.

Hortaz, aldaketa eramangarriagoa izango da herritar gehienentzat. Izan ere, aurreikuspenen arabera, 2017ko zerga-bilketa 1.552.994,65 eurokoa izango da, aurtengo ekitaldirako aurreikusitako 1.522.594,87 euroekin alderatuta 30.399,78 euro gehiagoko baino ez. Igoera % 2an geldituko da eta baliteke zenbateko hori ere murriztea planteatu diren hobariak direla medio, edo aldundiak ezarritako balioek izan ditzaketen erreklamazioen ondorioz.

Zentzu horretan, familia ugariena izan ezik (foru arautik kendu dutenez ezin daiteke mantendu), orain arte egon diren beste hobari guztiak mantenduko dira eta beste bat gehituko da, natura-hondamendiak izan diren tokietan dauden ondasun higiezinen hobaria, hain zuzen.

Aldundiak katastro-balioetan egin dituen aldaketen ondorioz izan diren aldaketa guztiekin batera, Arrigorriagako Udalak jakinarazi nahi du hutsik dauden etxebizitzei irtenbidea eman nahi diela eta, xede horretarako, ondasun horiei % 50eko errekargua ezartzea proposatu duela. Azken horri dagokionez, izaera sozialean oinarritutako zenbait salbuespen ezarri dira, besteak beste, jabeak udalerriko hirugarren adineko egoitzetan erroldatuta egotea eta aurreko urtean gutxienez 183 egunean alokatuak izan diren

Atzera