2017/01/13

Arrigorriagako udal gida berria

Udalerriari buruzko informazio guztia bildu duen tresna erabilgarria eskaini die udalak herritarrei

-

Arrigorriagako Udalak udal gida berri bat editatu du udalerriari buruzko informazio interesgarri guztiarekin, tartean herriaren ondare artistikoa, historia eta mota guztietako zerbitzuak jasoz.

44 orriko argitalpenean, jaiak, erakunde erlijiosoak, administrazio bulegoak edota udal sailak bezalako gaiak landu dira; horrez gain, tartea egin zaie kultura, euskara, berdintasuna, kirolak, hezkuntza, osasuna, gizarte zerbitzuak edota udalerri elkarteen kontuak lantzen dituzten atalei; planoak eta kale-izendegi txiki bat ere baditu gidak.

Helburua herritarrei zerbitzu bat eskaintzea da, tresna erabilgarri baten bitartez. Edozein unetan beharrezkoa izan daitekeen telefono oro bertan aurki daiteke, esaterako larrialdietarako telefonoa, garraio zerbitzuena, zerbitzu profesionalen telefonoakā€¦ udalerriko saltoki eta enpresen gida txiki bat ere badu.

Nabarmendu behar da Arrigorriagako herritar guztiontzat hain erabilgarria den tresna hau garatzea ez zela posible izango herriko merkatarien laguntzarik gabe; izan ere, proiektuan aktiboki parte hartu dute eta lankidetza eta babesa eskaini diote.


Atzera