2016/11/10

Arrigorriagak hiri-antolamenduko plan orokorraren idazketari ekin dio berriro

Lanak 2009an hasi ziren, baina arrazoi desberdinak direla eta ez da horien garapenean aurrera egiterik izan

-

Arrigorriagako Udaleko gobernu-taldeak egokitzat jo du udalerriko hiri-antolamenduko plan orokorra (HAPO) idazteko lanei berriro ekitea, hain zuzen ere 2009an hasi zirenak. Orduan, plangintzaren aurrerakina izapidetu zen eta, ondoren, 2011ko martxoan, "Irizpideak eta helburuak" izeneko dokumentua onetsi zen osoko bilkuran, aipatutako HAPO idazteko oinarri gisa erabiliko zirenak.

Hala eta guztiz ere, hainbat arrazoiren ondorioz, besteak beste udal-arkitektoak erretiroa hartu izana eta une hartan garatzen ari ziren lurzoru urbanizagarriko bi sektoreengan eragina zuten bi prozesu judizial erabakitzeke egotea, proiektua etetea erabaki zen.

Orain, HAPO idazteko lanei berriro ekiteko moduan gaude. Baina eginkizun hori betetzeko bide propioak eta nahikoak ez ditugunez, beharrezko zerbitzu teknikoak administrazioarekin kontratatzeko prozesua hasi da. Horren lizitazioa egiteko 250.000 euro (gehi BEZa) inbertituko dira.

Dagoeneko hasi den kontratazio-prozesuan, bereziki balioetsiko da aurretik egin diren lanak aintzat hartu eta aztertzea. Horiek horrela, lehenengo eta behin, bere garaian izapidetutako aurrerakin-fasea baliozkotzeko eta aztertzeko fase bat aurreikusi da. Fase horretan, irizpideak eta helburuak berriro formulatu beharko dira, planaren idazketaren oinarri izango direnak. Horrez gain, aurrerakina berriro argitaratuko da eta herritarren parte-hartzea behar bezala baliatuko da.

Atzera